XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Une hartatik aurrera, hirukoteen artean etengabeko mezu trukea hasi zen.

Zigor eta Enekok bekadun laneko ordu gehienak interneten sartuta ematen zituzten, aukera zeukaten guztietan neska misteriotsu haiekin mezuak trukatzen.

Hasiera baten erromantizismoa izaten zen nagusi pantailaren bidezko harremanetan:

- Gu bezalako artzain trebatuen gidaritzapean, gau ilunetan ez duzue eragozpenik aurkituko hodeiertzaz haraindiko plazerraren gailurreraino iristeko, zeruko izar distiratsuak lagun.

- Irrikan gaude hodeiertz horretarantz elkarrekin abiatuko garen une hori irits dadin.

- Eta bidean egiten ditugun gauetan gure beheko suari darion epeltasunaz berotuko gara goxo-goxo.

Egunak pasatu ahala, ordea, itxurakeriak alboratu eta, antsietateak bultzatuta, mezuak gero eta zuzenagoak bilakatuz joan ziren:

- Elkartzen garen lehenengo gau zoroan zeruko izar distiratsu guztiak ikusiko dituzue, baina ez minez, baizik eta gozamenez, gure basazakilen kemen agortezinak emango dizuen atseginaren ondorioz.

- Hezetasunez blai itxaroten dugu zuen buztantzar horiek alde guztietatik barne muinetaraino sartuko dizkiguzuen momentua.

Mezu trukea egoera horretara helduta, elkar ezagutzeko momentua heldua zela pentsatu zuten mutilek eta halaxe jakinarazi zieten neskei: